Definizioa: argazki bilduma pertsonalak gordetzeko erabili dezakegun doainiko web orrialdeak (nahiz eta ordaintzekoak ere egon). Hortaz aparte erreminta ugari aurkitu ditzakegu eskuragarri, argazki horiek konpartitzeko, organizatzeko eta editatzeko.
Gainera beste erabiltzaileen dokumentuak erabili ditzakegu haien pribazitatea onartzen badute.
Gainera beste erabiltzaileen dokumentuak erabili ditzakegu haien pribazitatea onartzen badute.
Ze eragin dute eskola testuinguruan?
Eskoletan erabilgarriak izan daitezke irakasleak bere azalpenak aurrera eramaterako garaian, hau da, irakatsi behar dituen edukiak azaltzeko erreminta egokia izan daiteke. Izan ere, ikasleentzako askoz errazagoa da modu bisual batekin erreforzatzea eduki hauen barneratzea. Bestalde gaur egungo eskoletan orain dela oso gutxi arte ez dira horrelako metodorik erabili, irakasteko era berri hauek alde onak eta txarrak izan ditzake.
Alde onak:
-Leku eta era askotako argazkiak lor ditzakezu.
-Argazkiak nahi dituzun momentuan eskura ditzakezu.
-Azalpenak osotasun handiagoa izan dezakete.
-Eskolaren norabidea aldatu ezkero lagundu egiten dizu gai berri horren inguruko informazioa aurkitzen.
Alde txarrak:
-Umeen kontzentrazioa galdu daiteke aplikazio hauek asko erabiltzen baditugu.
-Ikasleek erabiltzeko momentuan, batez ere adin txikikoak badira, kontuan izan behar dugu ez direla kontziente webgune hauek duten pribazitateaz.
Argazkiak konpartitzeko aplikazioak:
-Flickr
-Picasa
-Fotolog
-Pikeo
-Nirudia
-Favshare
Guztiaren hasiera:
Programa hauetaz ezagutu genituen lehen urratsak “Fotolog”-arekin iritsi ziren. Hasiera batean blog-ak erabiltzen genituen, non hauetan gure argazki pertsonalak igotzen genituen eta besteen komentarioak jasotzen genituen. Era berean guk besteenak ikusi eta komentatzeko aukera genuen.
“Fotolog”-a sortu zen momentuan, teknologiari dagokionez izugarrizko aurrerapausoa izan zen. Ordurako ez genuen ulertu ere egiten, nola litekeen argazkiak gordeak eta ordenatuak izatea programa baten barnean, non ez zuen espaziorik betetzen.
Berriz, gaur egun, mota honetako programen inguruan lista ederra aurki dezakegu, lehen aipatu ditugunen artean. Orain horietako webgune baten erabilera aztertuko dugu.
Lehen Webgunetakoa:
Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiki fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek. Argazkia. Erabiltzaileak sartzen duen irudia edo argazkia izan ohi da fotolog baten oinarrizko elementua, eta dataren arabera antolatuta egoten dira argazkiak fotologetan.
- Egilearen iruzkinak edo komentarioak.
- Lagunen edota gainerako erabiltzaileen komentarioak.
- Lagun fotologetarako estekak.
- Erabiltzailearen webgune edota esteka gustukoenak.
- Data, edo argazkia argitaratzen den eguna.
Helbidea: http://www.fotolog.com/
Azkenetarikoa:
Flickr-en lehengo bertsioak, txat baten oinarritzen ziren, argazkiak partekatzeko aukerekin, FlickrLive deitua.
Ondorengo bertsioak, erabiltzaileen argazkien eskegitze eta inplementazioan oinarritu ziren; ondorioz txat zerbitzua kendu zelarik. Flickr beste zazpi hizkuntzatan argitaratu zen.Flicrkek bi bertsio ditu: doakoa bata, eta ordaindutakoa bestea. Bigarrenari "pro" deitzen zaio. Gaur egun doako kontuetako harpidedunek hilero 2 bideo eta argazkitan 100 Mb igo ditzakete, eta pro kontuetako harpidedunek, ostera, mugagabeko banda-zabalera eta biltegia dituzte. Esan behar, gainera, enpresa gehienentzat kostua merkea eta eskuragarria dela.
Helbidea: http://www.flickr.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario