Páginas

miércoles, 21 de septiembre de 2011

PUNTUAREN LABURPENA

Lanbide arloko garapena eta kudeaketa:

Irakasleak bere arloan hainbat gaitasun bildu behar ditu, hala nola, inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztea, laguntza-materialak sortzea, etab. Horretarako lanbide hezkuntza bat jaso behar du eta hezkuntza horren barruan IKT ek eskaintzen dizkion laguntzez jabetzen da. Era berean, IKTetan izan dezakeen laguntza garrantzizkoa izango da, kideekin eta adituekin harremanetan jarriz, berrikuntzak eskuratuz eta lineako ikastaroak eginez.
Hauek izango dira aipatutako laguntza mota desberdinak:
  • Irakaslearen jarduerarako lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak.
  • Gainerako profesionalekin harremanetan jartzeko, lineako ikastaroak egiteko eta norbere diziplinari buruzko topikoez jabetzeko laguntza.
  • Testu baten prozesaketarako oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
  • Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
  • Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egiteko eta  Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzeko laguntza.
  • Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzeko eta gailu berrietarako jarrera irekia izateko laguntza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario