Gaur egun hainbat aplikazio daude irakasleek erabili ditzaketenak ariketa interaktibo eta baita unitate digital interaktiboak sortzerako momentuan. Aplikazio hauek hezkuntzan erabiltzeko bideratuak daude.
Hona hemen ezagunak diren aplikazio batzuk:
Jclic hainbat aplikazio informatiko erabilita sortutako programa da; bere helburua hainbat ariketa hezigarrien bidez lana egitea da, hala nola, buruhausteak, asoziazioak, testuen lanketa, hizki zopa…
Nola lortu? http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
Cuadernia eduki digitalak sortzeko erabiltzen den herramienta da, koaderno digitalak egitea ahalbidetzen duena, informazioa biltzeko eta jarduera multimediak egiteko aukera ematen du. Aplikazio erraza, praktikoa, zinbela, non jakinduria asko izan gabe eduki digitalak sortzeko aukera ematen diguna.
Hot potatoes egile tresna bat da Victoriako unibertsitateak sortua hezkuntza ariketak sortzeko sistema, hau da, 5 ariketa interaktibo mota sortzeko aukera ematen digu:
1.JBC
2.JCLOZE
3.JCROSS
4.JMACTH
5.JMIX
Nola lortu? http://hot-potatoes.softonic.com/
EDILIM liburu digital multimediak dira, non informazio eta ariketa interaktiboak egin daitezkeen. Liburu hauek sortzerako orduan EDILIM egile tresna erabiltzen da. Sor ditzakegun gauzen artean; Puzleak, hizki zopa,…
Nola lortu? http://www.educalim.com/cdescargas.htm
Ardora Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da, ariketak sortzeko aukera ematen diguna, 34 era desberdinetako ariketak hain zuzen, puzleak, hizki zopa, besteak beste.
Nola lortu? http://ardora.softonic.com/descargar
Constructor material multimedia sortzeko eta kudeatzeko plataforma da. Beste editore guztiak bezala unitate didaktiko interaktiboak sortzeko aukera ematen du modu erraz batean.
Nola lortu? http://constructor.educarex.es/index.php?option=com_content&task=view&id=194&Itemid=258
- OINARRIZKO EGILE TRESNAK
- Webquest
- EGILE TRESNAK
- Cuadernia
- Exe-learning/Egile
- Ardora
- Hot potatoes
- Jclic
- Edilin
- Constructor
- EGILE TRESNA AURRERATUAK
- Squeak
- Scratch
No hay comentarios:
Publicar un comentario